Igandean erromeria izango da Aristerrazun

Karkara

Igandean Kupela taldea igoko da Andatzako oholtzara.

Andatza Erromeria Elkartetik jakinarazi dute, datorren igandean, abenduaren 29an erromeria izango dela Aristerrazun urteari amaiera emateko. Kupela taldea igoko da oholtza gainera, 18:30etik 21:30era, bertaratzen diren erromeria zaleak dantzan jartzeko prest.
 
Eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinua atsegin dute herritarrak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide