Aiarrek ere bat egin dute EITB Maratoiarekin

Karkara

Aiar talde batek Lau Teilatu abestiaren bertsioa grabatu zuen atzo, Gozategi plazan. 

EITB Maratoiak haurren minbiziaren aurka lanean jarraitzeko dirua bilduko du aurten, eta herritarrak egitasmoan parte hartzera deitu dituzte. Horretarako, Lau Teilatu abesti ezagunaren bertsioak jaso, eta bideoklipa osatu nahi du EITBk horiekin. Hala, aiarrak ere animatu dira ekimenean parte hartzera, eta Lau Teilatu abestiaren bertsioa grabatu zuten atzo, Gozategi plazan. Aiako alkate Nekane Arrizabalagaren esanetan, "guretzat oso pozgarria da, ekimen solidario baten alde, herritarrak elkartuta ikustea".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide