Udalbatzarra egingo dute asteazkenean, Aian

Karkara

Besteak beste, 2020ko Aiako Udal Aurrekontua bozkatuko dute udal taldeek.

Bihar, 19:30ean hasita, Aiako Udalbatzak ohiko batzarra egingo du udaletxeko areto nagusian. Gai zerrendan zehaztu dutenez, herriarentzat garrantzitsuak diren bi gai jorratuko dituzte bertan. Batetik, 2020ko Aiako Udal Aurrekontua, eta bestetik, igerilekuko obra esleitzeko prozedura arautzen duen plegua. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide