Itxi dituzte Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetako hauteslekuak, eta dagoeneko hasi da boto zenbaketa. Aian, 1.529 pertsona zeuden gaur botoa ematera deituta, eta %58koa izan da parte-hartzea. Jaitsi egin da gaurkoan botoa eman dutenen kopuruan, parte-hartzeari buruzko emaitza ofizialen arabera, apirilean, %65,42koa izan baitzen parte-hartzea.
Aian, boto gehien lortu dituen alderdia EAJ izanda, 406 botorekin, apirilean baino 66 boza gutxiago lortu ditu alderdi jeltzaleak. EH Bildu berriz ere bigarren indarra izan da, 316 boto lortuta. Podemosek 94 boto lortu ditu, aurreko bozetan baino 33 boto gutxiago, eta PSE-EEk 32; PPk eta VOXek 7na boto, eta Ciudadanosek 6. Lau boto txuri eta bi baliogabe ere izan dira.
Botoak | ||
![]() |
EAJ | 406 |
![]() |
EH Bildu | 316 |
![]() |
AD-IU-EQUO | 94 |
![]() |
PSOE | 32 |
PACMA | 8 | |
![]() |
PP | 7 |
![]() |
VOX | 7 |
![]() |
C´S | 6 |