Laurgaingo San Miel Jaiak ospatuko dira irailaren 28tik 29ra

Karkara

Adin guztietako auzotarrentzat osatu dute aurtengo egitaraua, umeentzat jolasekin emango diote hasiera festari eta Herri kirol erakustaldiarekin amaituko dute.

Aiako Laurgain Auzoko San Miel Jaiak ospatuko dira irailaren 28tik 29ra bitartean. Lehiaketak, afari herrikoia eta erromeria antolatu dituzte, besteak beste, jaietarako.

Irailak 28, larunbata

16:30 Ume jolasak eta txokolatada

17:30 Tortilla patata lehiaketa (eguraldi txarra balitz haur jolasak eta tortilla lehiaketa bertan behera geldituko dira)

21:00 Auzo afari Herrikoia, Atseden toki Elkartean. 27€ren truke. (Menua: tomate entsalada, urdaiazpiko tortilla, txuleta entsaladarekin, gazta eta menbrilloa. Kafea eta kopa).

Afal ostean, Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik, erromeria goizaldera arte.

Irailak 29, igandea

10:30 San Miel meza

Jarraian, hamaiketakoa eta ase ondoren Herri kirol erakustaldia.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide