Daia Moonek kontzertu akustikoa eskainiko du larunbatean, Zingiran

Karkara

Daia Moon (Iturria: CNT Valladolid)

Larunbatean, 21:00etatik aurrera, izango da kontzertua, Zingira Kanpineko jatetxean.

Aiako Zingira Kanpina ahalegin berezia egiten ari da, udan zehar zuzeneko musika eskaintzeko. Astero antolatzen dituzte kontzertuak, eta larunbatean Daia Moon igoko da Zingirako oholtza gainera, doinu akustikoak eskaintzera. 21:00etan hasiko da kontzertua, eta herritarrak Zingira Kanpineko jatetxera hurbildu eta saioaz gozatzera gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide