Nekane Arrizabalaga alkateak hurrengo gutuna argitaratu du sare sozialetan festetako balorazioa eginez eta eskerrak emanez:
Amaitu dira aurtengo jaiak.
Hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izan dugu. Gazte egunak eman zion irekiera, eta jai giro ederrean murgildu zuen herria. Ondoren bazegoen zer ikusia: kalejirak, antzerkiak, kontzertuak, herri kirolak, bertsolariak eta baita Joxe Mariri eginiko omenaldia hunkigarria ere.
Eskerrak ematea ere tokatzen da, nola ez!!! Lehenik eta behin, herrira gerturatu zareten guztiei eskerrik asko! Eta ondoren, Jai Batzordeko kideen antolakuntza azpimarratu nahiko nuke, baita ere isilpean boluntario lanetan jardun diren guztiena ere.
Eskerrik Asko eta segi horrela. Datorren urtean gehiago.