Datozen egunetarako hainbat kontzertu antolatu dituzte Zingira Kanpinean

Karkara

De Carajillos taldea. (@decarajillos)

Larunbatean, De Carajillos taldearekin Rumbia Balkan Reggae festa egingo dute.

Uda giroan murgilduta daude Aiako Zingira kanpinean, eta datozen egunetarako kontzertu sorta antolatu dute. Ostegunean, Buterflai Orozko kantautoreak Sen Esquencer diskoa aurkeztuko du zuzenean, 20:00etan hasita. 

Ostiralean, Kike Tormenta igoko da Zingirako oholtza gainera, 21:00etan. Eta larunbatean, De Carajillos taldearekin Rumbia Balkan Reggae festa egingo dute, 21:00etan hasita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide