Amaitu dira III. Gazte Eguneko bazkarirako txartelak

Karkara 2019ko abu. 1a, 09:11

Larunbatean ospatuko dute Gazte Eguna Aian. Egitarauaren barruan Paella Lehiaketa izango da.

Uztailaren 24an jarri zituzten salgai, III. Gazte Eguneko bazkarirako txartelak eta jada amaitu dira prestatuta zituzten 210 txartelak.

Sarrera erosia dutenek, 10 euroko prezioaren barruan, aurtengo Gazte Eguneko kamiseta, paella egiteko arroza, olioa eta gatza, edaria (sagardoa, ura, ardoa..), kafea eta txupitoa izango dituzte eskura. 12 urtetik beherako umeek ez dute ordaindu behar, baina bai izena eman. Bestalde antolatzaileek adierazi dute bazkariak ez duela adin mugarik, eta eguraldi onarekin zein txarrarekin frontoian izango dela. Paellaz gain izena ematen dutenek eskura izango dituzte parrilak beste zerbait prestatu nahi izanez gero.

Larunbatean izango da Paella Lehiaketa, Gazte Eguneko egitarauaren barruan, eta 14:30erako prest egon beharko dute lehiakideek, paellak epaimahaiaren aurrean aurkezteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide