Aiako Gazte Eguneko kontzertuen ordutegia aldatu dute

Karkara 2019ko uzt. 30a, 17:30

(En Tol Sarmiento)

Larunbat honetan ospatuko dute Gazte Eguna Aian, eta antolatzaileek jakinarazi dute kontzertuak lehenago hasiko direla.

Datorren larunbatean, abuztuak 3, Gazte Eguna ospatuko dute Aian. Egun osoko egitaraua prestatu du bertako gazte asanbladak; ume handientzako jolasak izango dira goizean, paella lehiaketa eguerdian, eta Elektrotxuflaren emanaldia bazkalostean.

Kontzertuak ere antolatu dituzte gauerako, baina antolatzaileek jakinarazi dute aldaketak izango direla ordutegian. Hasiera batean 23:00etan hastea aurreikusi bazuten ere, ordubete lehenago hasiko dira azkenean, 22:00etan. En Tol Sarmiento, Kaotiko eta Modus Operandi taldeak ariko dira larunbatean, Aiako plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide