San Donato eta San Lorentzo jaietako herri afaria egingo dute Aian, abuztuaren 6an

Karkara 2019ko uzt. 30a, 16:30

Laster izango dira Aiako festak.

Herri afarirako txartelak eskuragarri daude dagoeneko, Iturriozena tabernan.

Ate joka dira Aiako San Donato eta San Lorentzo festak, eta dagoeneko iragarri dute herri afaria izango dela abuztuaren 6an, asteartea. Afarirako txartelak eskuragarri daude dagoeneko, Iturriozena tabernan, 20 euroan. Apirilaren 5a izango da txartelak erosteko azken eguna.

Ondorengoa izango da menua:

  • Marmitakoa
  • Txuleta
  • Izozkia
  • Edaria, kafea eta kopa

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide