Zingira Kanpinean jam sessiona egingo dute asteazken iluntzean

Karkara 2019ko uzt. 29a, 15:45

Zingira Kanpineko kideek azaldu dute, musika estilo guztietara irekita egongo dela saioa.

Zingira Kanpinak inguruko musikariak bildu nahi ditu asteazken iluntzean, 20:30ean. Nacho Romero da jam session-aren antolatzailea, eta ekimenaren asmoa musikariak elkarrekin jotzea eta bertaratzen direnek zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izatea dela, azaldu du.

Zingirara hurbiltzen den pertsona orok izango du oholtza gainera igotzeko aukera. "Musika estilo guztietara irekita egongo da saioa: bosanova eta samba jotzen dituen musikari batek parte hartuko du, baita reggaea doinuak eskaintzen dituen talde batek ere; gainera, flamenko dantzaria bat ere izango dugu gure artean". Horiez gain, musika bizi eta musikarekin gozatzen duten herritarrak saiora gonbidatu dituzte.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide