39 bikote bildu dira Santio Errekako mus txapelketan

Karkara 2019ko uzt. 27a, 17:26

Txapelketaren hasieran, zozketa bidez aukeratutako hamalau bikotek kanporaketa jokatu dute.

Santio Erreka auzoan jai giroan murgilduta dago, eta gaur arratsaldean eskualdeko txoko desberdinetatik iritsitako herritarrak bildu dira bertan. Izan ere, 16:30ean abiatu dute jaietako mus txapelketa, eta pasa den urtearekin alderatuz parte-hartzeak gora egin duela nabarmendu dute festa batzordeko kideek. "39 bikotek izena eman dute txapelketan, auzotarrez gain, aiarrak, oriotarrak eta inguruko herrietatik etorritakoak ere badira".

39 bikote txapelketarako kopuru aldrebesa denez, lehenik eta behin kanporaketa saioa jokatu dute. "Zozketa bidez hamalau bikote aukeratu ditugu, eta euren artean kanporaketa jokatu dute. Galtzaileak txapelketatik kanpo geratu dira, eta gainontzekoek txapelketan jarraitzeko txartela lortu dute".

Giro ederra
Festa batzordeko kideak gustura dira Santio jaien martxarekin. "Atzo eguraldiak langudu ez bazuen ere, jende dezente hurbildu zen gau partean auzora. Urtero bezala giro ederra dugu festetan".

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide