Herri kirolek eta jai giroak hartu dute Santio Erreka

Karkara 2019ko uztailaren 25a

Atzo hasi ziren Santio Errekako festak, eta gaur goizean goiz ekin diete ospakizun jarduerei. Eguerdian herri kirolek hartu dute auzoa; Ostolazaren eskolako kideak, 'Arria V.'a, Zaldua eta auzoko zenbait gazte arituko dira gaurkoan.

12:30ean hasi dira herri kirolak Santio Errekan. Ostolaza eskolakoak izan dira aurrenekoak; Imanol Kortaberri eta Gorka Etxeberria aritu dira harri-jasotzen, eta gero, Naiara Zumetak, Xuban Illarramendik eta Udane Ostolazak jaso dute lekukoa.

Jarraian, pentatloia egin dute Xabier Orbegozo Arria V.ak eta Xabier Zalduak. Hala, harri-jasotzen, gizon proban, enborrak mozten, txingekin zein korrika aritu dira bi kirolariak. Bestalde, auzoko gazteak ere lehiatuko dira gaurkoan; trontzan jokatuko dute.

Hemen Santio Errekako jaietako egitaraua ikusgai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide