Udan zehar film berria grabatzen dabil Woody Allen Euskal Herrian, zehazki, Donostia inguruan. Abuztuan, Aiako Iturraran Parketxean eta inguruan dagoen Lorategi Botanikoan grabatuko ditu filmerako irudi batzuk.
Komedia erromantiko bat da Woody Allen Donostian grabatzen ari den film berria. AEBetako bikote bat da protagonista, hirira Zinemaldia dela eta iristen dena. Filma “giza harremanen inguruko istorio pertsonal bat” dela esan zuen Allenek. Prentsaurrekoan azaldu zuenez, Rifkin’s Festival da filmaren behin behineko izena, baina baliteke aldatzea.
New Yorkekin egin zuen moduan, Donostia nola ikusten duen munduari erakutsi nahi diola esan zuen Woody Allen zinemagileak, uztailaren 12an Mediapro ekoiztetxearekin eman zuen prentsaurrekoan.