Pentatloi saiakera egingo dute gaur, Santio Egunez

Karkara 2019ko uzt. 25a, 11:00

Ostolaza eskolako kideekin eta auzoko gazteekin herri kiroletan murgilduko da auzoa.

Gaur, uztailak 25, Santio Eguna ospatuko dute Santio Erreka Auzoan. Goizean, egunari hasiera emateko, meza izan da auzoko ermitan. Jarraian hamaiketakoa egingo dute adinekoek, eta ondoren, herri kiroletan murgilduko da auzoa, Ostolaza eskolako kideekin eta auzoko gazteekin. Bestalde, Arriya V.ak eta Zalduak Pentatloi saiakera egingo dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide