Asteartera arte luzatuko diren jaiei hasiera emateko DJ Ibon-ek girotuko du auzoa frontoian eskainiko duen emanaldian, 23:30etik aurrera. Festak goizaldean jarraituko du, oilasko biltzearekin.
Egitaraua
Uztailak 24, asteazkena
- 23:30. DJ Ibon.
- Goizaldean, oilasko biltzea.
Uztailak 25, osteguna. Santio Eguna
- 10:30. Meza.
- Jarraian, hamaiketakoa egingo dute adinekoek.
- Ondoren, herri kiroletan arituko dira Ostolaza eskolako kideak eta auzoko gazteak. Arriya V.ak eta Zalduak Pentatloi saiakera ere egingo dute.
Uztailak 26, ostirala. Santa Ana Eguna
- 10:30. Meza.
- 12:00. Haurrentzako jolasak.
- 16:30. Puzgarriak.
- 23:00. Fan&Go taldearen kontzertua.
Uztailak 27, larunbata
- 16:30. Mus txapelketa. 16:00etan izango da izen-ematea.
- 22:00. Aitor Mendiluze, Jone Uria, Sustrai Colina eta Sebastian Lizaso bertsolariak ariko dira kantuan.
- 00:00. Abiba
- Ondoren, DJ Biraola.
Uztailak 30, asteartea
- Bertso-afaria Portu Erretegian. Iker Zubeldia eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak ariko dira kantuan; eta Ostolaza eta Lutxurdio, trikitilari modura.