Proiektu berria du esku artean Mikel Markez abeslariak. Mecca estudioan ibili da azken egun hauetan disko berria grabatzen eta hainbat musikari izan ditu bidelagun: Julen Alonsok eskusoinua eta trikitiarekin lagundu dio kantu guztietan, Esti Markez, abeslariaren alabak ere hartu du parte, eta baita Arkaitz Miner eta Andrea Bidartek ere.
Disko hau Markezen kantu zaharren bilduma bat izango da eta eskuragarri egongo da Durangoko Azokan. Bestalde, Gaizka Peñafiel proiektuan zehar alboan izan du, prozesua argazkiz eta bideoz dokumentatzen.