Salgai daude Kalakan taldeak Aian eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Karkara

Aiako hainbat salmenta-gunetan eta www.musikaze.com webgunean erosi daitezke sarrerak.

Ipar Euskal Herriko Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du Aian, Buryat-Mongoliako Alexander Arkhincheev musikariarekin batera. Uztailaren 20an izango da emanaldia, Probalekuan.

Aiako Udalak herritarrei gogorarazi die, salgai daudela kontzerturako sarrerak. Lau salmenta-gune izango dira Aian: kultur etxea, Aize Berri, Arruti eta igerilekua.

Bestalde, astelehenetik, sarrerak internet bidez ere eskuratu daitezke, www.musikaze.com web orrian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide