Nerea Amilibiak hirugarren egin du Uxue Trail Mendi Lasterketan

Karkara 2019ko uzt. 8a, 17:30

(Noaua)

Iragan asteburuan jokatu dute Uxue Trail Mendi Lasterketa, Usurbilen. Ibilbide luzean hartu du parte Nerea Amilibia aiarrak, eta podiumean sartzea lortu du.

Pasa den larunbatean, uztailak 6, izan zen Uxue Trail Mendi Lasterketa, Usurbilen. Bi lasterketa izan ziren aldi berean; ibilbide laburrekoa eta ibilbide luzekoa. 300 lasterkarik egin zuten proba.

Bertan izan zen Nerea Amilibia, eta ibilbide luzeko lehian hartu zuen parte. Hala, 20 kilometroko proba egin zuen, eta podiumean sartzea lortu zuen. Emakumezkoen kategorian, hirugarren egin zuen Amilibiak, Alizia Olazabalen eta Tanit Perez de Lecetaren atzetik. 2:04:24 denboran osatu zuen ibilbidea.

Noaua-k jaso ditu Uxue Trail Mendi Lasterketako emaitza guztiak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide