Bihar amaituko da Arantzazura oinezko ibilaldian izena emateko epea

Karkara 2019ko uzt. 3a, 09:00

Goizeko 5:00etan emango zaio hasiera Arantzazura oinezko ibilaldiari, herriko plazan.

XXXV. Arantzazura oinezko ibilaldia izango da uztailaren 6an, larunbatarekin. Goizeko 5:00etan izango da irteera Aiako plazatik. Bihar izango da izena emateko azken eguna Iturriozena Kafetegian edo 943 83 42 72 telefono zenbakira deituta.

Aldez aurretik 45€ aurreratu beharko dira eta eguraldiarekin zalantzak izanez gero, antolatzaileek goizean bertan erabakiko dute joan ala ez joan. Afaria, ondoren, 21:30ean hasiko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide