Bihar jarriko dituzte salgai Kalakanen Aiako kontzerturako sarrerak

Karkara 2019ko uzt. 2a, 17:00

Kalakan taldearen kontzerturako sarrerak erosteko lau salmenta-gune jarriko dituzte Aian. Internet bidez eskuratzeko aukera ere izango da.

Ipar Euskal Herriko Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du Aian, Buryat-Mongoliako Alexander Arkhincheev musikariarekin batera. Uztailaren 20an izango da emanaldia, Probalekuan.

Aiako Udalak jakinarazi duenez, bihar, uztailak 3, salgai jarriko dituzte kontzerturako sarrerak. Lau salmenta-gune izango dira Aian: kultur etxea, Aize Berri, Arruti eta igerilekua.

Bestalde, uztailaren 8tik aurrera, sarrerak internet bidez eskuratzeko aukera ere izango da, www.musikaze.com web orrian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide