Sanpedroetan jai giroa piztu da Elkanon

Karkara 2019ko eka. 29a, 15:17

Atzo hasi ziren San Pedro jaiak Elkanon. Haurrentzako jolasak izan ziren arratsaldean, eta 20:00etan, festei hasiera emateko txupinazoa jaurti zuten auzokideeek. Gero, parriladaz gozatzeko aukera izan zuten.

Gaur, larunbata, San Pedro eguna da, eta goizean goiz hasi dira ospakizunekin. 08:00etan bota dute txupinazoa, suziriekin eta kanpai hotsekin. 11:30ean izan da meza nagusia, eta jarraian, auzokoen arteko tortilla lehiaketa egin dute.

Eguerdian Joxe Felix Zubizarretak erakustaldia eskaini du motozerrarekin, eta egurrezko hainbat irudi egin ditu. Bitartean, Izer eta Alabier trikitilariek girotu dute auzoa. Gauean, afaria izango da frontoian.

Hona hemen biharko egitaraua

Argazkiak: Utzitakoak

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide