Hasi dira San Pedro jaiak Andatzan

Karkara 2019ko eka. 29a, 11:28

Aiako Andatza auzoan atzo goizean goiz hasi ziren San Pedro jaiak; 09:30ean jaurti zuten txupinazoa. Jarraian, haurrentzako jolasak eta 'Moto molto' lasterketa izan ziren.

21:30ean afaria egin zuten Mutil Ardo eta elkartekoek, eta gauean ere jarraitu zuen festak: erromeria emanaldia eskaini zuten Izer eta Alabierrek.

Gaur, larunbata, meza nagusia izan da 11:00etan, eta ondoren, asalda beroa eskainiko diete adinekoei. 13:00etan herri kiroletan arituko dira gazteak, trikitilariek lagunduta, eta 14:00etan bertso bazkaria egingo dute frontoian. Iker Zubeldia eta Agin Laburu bertsolariek abestuko dute. Adinekoentzako bazkaria ere izango da ordu horretan, Aristerrazu jatetxean.

Irudiak: Utzitakoak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide