Kalakan taldeak kontzertua eskainiko du Aian, uztailaren 20an

Karkara 2019ko eka. 27a, 17:30

Mendeala Tour bira prestatu du Kalakan taldeak uztailerako, Buryat-Mongoliako Alexander Arkhincheev musikariarekin. Aia izango da lehenengo geltokia.

Ipar Euskal Herriko Kalakan taldeak bira egingo du uztailean, Mendeala Tour izenpean. Buryat-Mongoliako Alexander Arkhincheev musikariarekin batera prestatu dituzte emanaldiak.

Aia izango da birako lehenengo geltokia; uztailaren 20an, hain zuzen. Probalekuan izango da kontzertua. Hurrengo egunean Bidaxunen arituko dira; uztailaren 25ean Arrasaten, eta 26an, Hendaian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide