Aiako Udalak jakinarazi du dagoeneko zein jarduera egingo dituzten datorren ikasturtean Aiako Kultur Etxean. Hain zuzen, helduentzako soinketa, helduentzako zunba, judo, yoga eta musika saioak izango dira uda ondoren. Musika ikastaroen barruan, panderoa, gitarra, trikitixa eta pianoa ikasteko aukera izango da, eta soinketa ikastaroen barruan, pilatesa edota hipopresiboak landuko dituzte parte hartzaileek.
Jardueretarako izen-ematea ireki dute dagoeneko, uztailaren 19ra arte. Udalak azaldu duenez, familia bereko hiru kidek ekintzaren batean parte hartzen badute, %10 jaitsiko diete hilabeteko kuotaren zenbatekoa. Bestalde, langabezia egoeran dauden eta inolako dirulaguntzarik jasotzen ez duten herritarrek ez dute bermea ordaindu beharko. Gainera, %50 jaitsiko diete hilabeteko kuotaren zenbatekoa.
Dena den, ondorengoak dira jarduera bakoitzean parte hartzeko ordaindu beharreko prezioak:
Musika. Bermea: 50 euro
- Panderoa: 22 euro hileko
- Pianoa edo gitarra: 30 euro hileko
- Panderoa + pianoa edo gitarra: 40 euro hileko
- Pianoa + gitarra: 45 euro hileko
- Pianoa + gitarra + panderoa: 55 euro hileko
- Trikitixa: 30 euro hileko
Helduentzako soinketa. Bermea: 50 euro
- Pilatesa: 35 euro hileko
- Hipopresiboak: 30 euro hileko
Helduentzako zunba: 20 euro hileko
Judo: 16 euro hileko
Yoga: 20 euro hileko