Hilaren 21ean hasiko dituzte sanjoanak Aiako Iturriotz auzoan

Karkara 2019ko eka. 12a, 10:50

Auzoko gazteen arteko herri-kirolak izango dira sanjoanetan Iturriotzen.

Ostiralean, mus txapelketarekin abiatuko dituzte sanjoanak Iturriotzen.

EGITARAUA

Ekainak 21, ostirala
- 22:00. XXIV. Mus Txapelketa Izurtzu erretegian. 21:30ean izango da izena-ematea, eta 22:00etan abiatuko dute txapelketa.

Ekainak 22, larunbata
- 09:00. Baserri bisita, auzoko baserrietan barrena.
- 22:30. Izer eta Alabier trikitilarien erromeria.

Ekainak 23, igandean
- 18:30. Mirari eta Aintzane trikitilarien eskutik erromeria

Ekainak 24, astelehena, San Juan Eguna
- 10:30. Meza
- Ondoren. Herri-kirol jaialdia egingo dute auzoko gazteek. Horiekin batera, Asier Pellejero eta Unai Zabalak aizkora saioa egingo dute.
- Jarraian. Irazu eta Peñagarikano bertsolarien saioa, Tapia eta Leturiaren doinuez lagunduta.
- Segidan. Bazkaria.
- 22:30. Tapia eta Leturiarekin eta Elustondo anai-arrebekin erromeria.

Ekainak 25, asteartea
- 12:00. Meza ekaitzaren kontra, eta auzoan hildakoen alde.
- Ondoren. Hamaiketakoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide