Ekainaren 28an emango diote hasiera Aiako Elkano auzoan San Pedro Jaiei. Hiru eguneko egitaraua osatu dute antolatzaileek auzoa girotzeko.
Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:
Ekainak 28, ostirala.
- 17:00. Ume jolasak.
- Ondoren, askaria gerturatzen diren umeentzat.
- 20:00. Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta parrilada.
- Jarraian, helduentzako ume-jolasak.
Ekainak 29, larunbata (San Pedro Eguna)
- 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
- 11:30. Meza nagusia.
- Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzak tortilla bat eramango du meza hasi urretik. Epaimahaiak irabazlea erabaki bigartean, Joxe Felix Zubizarretak erakustaldia eskainiko du motozerrarekin, Izer eta Alabier trikilariek girotuta.
- Auzoko frontoian afaria. Txartelak salgai egongo dira ekainaren 16an eta 23an, elkartean, 12:00etatik 14:00etara. Haurrek 15 euro ordaindu beharko dute eta helduek 25 euro. Jarraian, Izer eta Alabierren eskutik, erromeria.
Ekainak 30, igandea
- 11:30. Meza nagusia eta herri kirolak.
- 18:30. Idi probak: Arroako Etxetxo, Hondarribiko Salbardin eta Urnietako Intxaurbururen idiak ariko dira deman.
- Jarraian, erromeria Ansorregi eta Larrañagaren eskutik.