Ostiralean hasiko dira San Pedro jaiak Aiako Andatza auzoan. Auzokideek egitarau zabala prestatu dute astebururako, eta uztailean ere jarraituko du festak. Hona hemen sanpedroetako egitaraua osorik.
Ekainak 28, ostirala
09:30. Txupinazoa.
11:00. Haurrentzako jolasak.
Jarraian, Moto-molto lasterketa.
17:00. Haurrentzako puzgarriak.
21:30. Mutil Ardoren eta elkarteen afaria, Aristerrazun. Ekainaren 21era arte egongo da zabalik izen-ematea. Telefonoz eman daiteke izena, 679 232 535 (Arantzazu) edota 645 723 665 (Laiene) telefono zenbakietara deituta.
22:30. Erromeria, Izer eta Alabierren eskutik.
Ekainak 29, larunbata
11:00. Meza Nagusia.
Jarraian, adinduentzako salda beroa izango da.
13:00. Auzoko gazteen arteko herri kirolak. Trikitilariek girotuko dute auzoa.
14:00. Auzoko adinduentzako bazkaria, Aristerrazu jatetxean.
14:00. Bertso bazkaria, auzoko frontoian. Iker Zubeldia eta Agin Laburu bertsolariek abestuko dute. Ekainaren 24era arte egongo da zabalik izen-ematea. Telefonoz eman daiteke izena, 679 232 535 (Arantzazu) edota 645 723 665 (Laiene) telefono zenbakietara deituta.
22:30. Erromeria, Elizagoien Ahizpen eskutik.
01:30. DJ Pajarito.
05:30. Oilasko biltzea, trikitilariekin.
Ekainak 30, igandea
11:00. Meza Nagusia.
Jarraian, Herriko Pilota Txapelketa, eta gero, trikitilariak.
18:00. Herri Kirolak. Xabier Orbegozo Arria V.a eta Ugaitz Mugertza Mugertza II.a aizkolariak, eta Jesus Mari Iruretagoiena Izeta III.a eta Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaileak arituko dira.
Ondoren, sagardo eta pintxo dastaketa, trikitilariek lagunduta.
22:30. Erromeria, Astiazaran eta Narbaiza trikitilarien eskutik.
00:00. Jaiei amaiera emateko traka zaratatsua.
Uztailak 5, ostirala
21:30-22:00. Mus saiorako izen-ematea.
Jarraian, mus saioa.
Uztailak 13, larunbata.
Oilasko biltzeko afaria. Telefonoz eman daiteke izena, 679 232 535 (Arantzazu) edota 645 723 665 (Laiene) telefono zenbakietara deituta.