Loatzo Tiro elkarteak eta Andatza Auzo-Eskola elkarteak antolatuta, usakume tiraketa egin zuten igandean Andatzan. 155 ehiztarik parte hartu zuten txapelketan, eta Urko Queralt izan zen irabazlea. Emakumezkoen mailan Igone Mancisidor nagusitu zen, beteranoetan Ramon Goikoetxea, eta gazte mailan Urko Queralt bera.