Ekainaren 10ean, odola emateko hitzordua Aian

Karkara

Aiako Odol Emaileek jakinarazi duenez, odola emateko hurrengo hitzordua ekainaren 10ean, astelehena, izango da.

Ohi bezala, Aiako Lardizabal eskolako jangelan elkartuko dira, 18:30etik 20:30era. Otsailaren 17an izan zen aurreko hitzordua, eta datorren astekoa eta gero, urriaren 22an izango da hurrengo saioa.

Aiako Odol Emaileak taldearen arabera, 2018. urtean 52.000 pertsonak eman zuten odola EAEn.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide