Izer eta Alabier Aristerrazun izango dira igandean

Karkara 2019ko eka. 4a, 14:40

Igandean, 18:30ean hasiko da Izer eta Alabier trikitilarien emanaldia.

Datorren igandean erromeria saioa eskainiko dute Izer eta Alabier trikitilariek, Aristerrazu plazan. Andatza Erromeria Elkarteak antolatu du emanaldia, eta eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinuak atsegin dituzten herritarrak igandeko erromeriara gonbidatu dituzte; 18:30ean hasiko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide