Osatu dute Iturriotzeko San Joan Jaietako egitaraua

Karkara 2019ko eka. 4a, 10:51

Ekainaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira jaiak Iturriotzen.

Ekainaren 21ean, ostiralarekin hasi eta ekainaren 25ean, asteartearekin amaituko dira Aiako Iturriotzen 2019ko San Joan Jaiei. Jarraian antolatzaileek osatutako egitaraua.

Ekainak 21, ostirala

XXIV. Mus Txapelketa, Izurtzu erretegian:

Izen ematea, 21:30ean eta musa 22:00etan. Prezioa: 30€.

1. Saria: Txapela eta trofeoak, bi lagunentzako afaria Katxiña Txakolindegian eta 100€.

2. Saria: Trofeoak, bi lagunentzako afaria Errota jatetxean eta 60€.

3. Saria: Bi lagunentzako afaria Izurtzu erretegian, bi txanpain botila eta 40€.

4. Saria: Bi lagunentzako afaria Aristerrazu jatetxean eta bi txanpain botila.

Ekainak 22, larunbata

9:00etan: Baserri bixita, auzoko baserrietan zehar.

22:30ean: Izer eta Alabierrekin erromeria.

Ekainak 23, igandea

18:30ean: Mirari eta Aintzaneren eskutik erromeria

Ekainak 24, astelehena "San Joan eguna"

10:30ean: Meza (ume eta loreen bedeinkapena)

Ondoren, Herri Kiroletan arituko dira auzoko gazteak (ingudea, trontza, sega, harri-jasotzea eta korrika), beraiekin Asier Pellejero eta Unai Zabala aizkolariak ariko direlarik. Jarraian, bertsolariak: Irazu eta Peñagarikano, Trikitixarekin alaiturik, Tapia eta Leturia eta Elustondo anai-arreben eskutik. Segidan, bazkaria

Gauean, 22:30ak aldera Erromeria, Tapia eta Leturia eta Elustondo anai-arreben doinuekin.

Ekainak 25, asteartea

12:00etan: Meza (ekaitzaren kontra eta auzoan hildakoen alde). Ondoren, Hamaiketakoa.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide