Pagoeta Eguna izango da igandean

Karkara 2019ko mai. 28a, 16:00

Igande honetan ospatuko Pagoeta Eguna, 60. urtez jarraian. Besteak beste, txistulariak eta trikitilariak izango dira Pagoetan, eta jatekoa zein edatekoa eskainiko dute.

Igande honetan, ekainak 2, izango da Pagoeta Eguna, 60. urtez jarraian. Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik, goizean hasiko dira ospakizun jarduerak. 08:00etan txistulariek kalejira egingo dute Zarauzko kaleetan barrena, eta 08:30ean Guria taberna aurrean jarri dute hitzordua, Pagoetara joateko.

11:30ean meza egingo dute Pagoetako gurutzearen ondoan, eta jarraian, erromeria izango da trikitilariekin eta txistulariekin. Jatekoa eta edatekoa ere eskainiko dute bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide