Gaur goizean sutea piztu da Aiako Ubegun Industriaguneko egur enpresa batean. Sutea zergatik sortu den ez badakite ere, Ertzantzatik jakinarazi dute zerrauts silo batek hartu duela su. Abisua jaso bezain azkar, suhiltzaileak ingurura bertaratu dira, eta dagoeneko itzali dute sutea. Dena dela, ingurua zaintzen ari dira orain suhiltzaileak, sua berriz piztea saihesteko, eta eraikinaren egiturak izan ditzaken kalteak aztertzen ere ari dira.