Hoyos eta Alustiza aiarrek jokatuko dute Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketako finala

Karkara

(BEPF)

Larunbatean izango dira txapelketako finalak, Hernanin. Kimu mutilen kategorian, Aiako Alex Hoyosek eta Jokin Alustizak finalerako txartela eskuratu dute.

Larunbat honetan, maiatzak 11, jokatuko dituzte Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketako finalak, Hernaniko Ereñozu auzoan. 16:00etan hasiko dira partidak: kimu mutilak izango dira lehenak, kimu neskak bigarrenak, eta azkenik, infantil neskak arituko dira.

Kimu mutilen kategorian, Aiako Alex Hoyosek eta Jokin Alustizak osatutako bikoteak finalerako txartela eskuratu du. Zumaiako Cabaleiro-Carballo-Garikano hirukotearekin neurtuko dituzte indarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide