'Taichi-Chikung' saioa egingo da Iturraranen

Karkara 2019ko mai. 9a, 15:15

Jose Fermin Asiain irakaslearen eskutik, "barne energia indartzeko eta orekatzeko" aukera izango dute bertaratzen direnek, "naturarekin bat eginez". Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik egin beharko dute erreserba.

Maiatzaren 18an, larunbata, Taichi-Chikung saioa egingo da Iturrarango Lorategi Botanikoan. 11:00etatik 13:00etara izango da. Jose Fermin Asiain irakaslearen eskutik, "barne energia indartzeko eta orekatzeko" aukera izango dute bertaratzen direnek, "naturarekin bat eginez". Horretarako, Taichi eta Chikung mugimenduak landuko dituzte.

12 urtetik gorako pertsonei zuzendutako saioa izango da, eta antolatzaileek arropa eta oinetako erosoak jazteko gomendioa egin dute. Plaza mugatuak izango direnez, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik egin beharko dute erreserba, emailez iturraran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera mezu bat igorrita edo 943 835 389 zenbakira deituta. Bost euro ordaindu beharko ditu bakoitzak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide