Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldi neurtua egingo dute Pagoetan

Karkara 2019ko mai. 7a, 15:30

Hiru orduko ibilaldia izango da, Aitor Salaberria adituaren eskutik.

Mendiko larreen bioaniztasuna ezagutzeko doako ibilaldi gidatuak egingo dira Gipuzkoako Natura Parkeetan, Aitor Salaberria adituaren eskutik. Lehenbiziko igande honetan izango da, maiatzak 12, Pagoeta Natura Parkean.

Goizeko 10:00etan hasiko da ibilaldia Aiako erdiguneko kotxeen aparkalekutik. Aia - Pagoeta gaina - Aia izango da ibilbidea, 13:00ak aldera amaituko da. Antolatzaileek arropa eta oinetako egokiak eta hamaiketakoa eramatea gomendatu dute. Izena aurretik eman beharko da.

Proiektu horrek, Europa mailan oso mehatxatuta dauden mendiko larreak kudeatzeko eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu. Habitat ezberdinen eta bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Mendiko larreetan kudeaketa integratu eta jasangarrirako, lur-jabeak, erabiltzaileak, naturaguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak inplikatuz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide