Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea aurkeztu du Aiako EAJk. Alderditik nabarmendu dute "ilusioz betetako" taldea dela, eta agintaldi berrian "erronka berriei aurre egiteko prest" aurkeztu direla hauteskundeetara.
Nekane Arrizabalaga alkategaiak "gaztetasuna eta esperientzia" uztartzen dituen taldea izango du alboan, eta datorren agintaldiari begira azken urtetako lan ildoei jarraipena ematea izango dute helburu. Aiako jeltzaleek azaldu dutenez, "herrigunean eta auzoetan bizi diren aiarren ongizatea" lortzeko lanean jarraituko dute, "orain arte bezala".
Hurrengoek osatzen dute Aiako EAJren zerrenda:
- Nekane Arrizabalaga Manterola
- Arkaitz Iruretagoyena Lerchundi
- Iñigo Etxabe Azkue
- Miriam Sarasola Eizmendi
- Estibaliz Lizarreta Merino
- Aharoa Zuloaga Mintegui
- Asier Ibarguren Ibarguren
- Sergio Cubero Belinchon
- Jon Ander Azpiroz Otegui
- Jose Antonio Idarreta Aguirresarobe
- Maria Jose Aguirrezabala Erquicia
Ordezkoak:
- Francisco Javier Iribar Sarasola
- Igor Iturain Ibarguren
- Jose Antonio Azpiroz Arregui