Takittok kontzertua eskainiko du asteazkenean Aristerrazun

Karkara

Igandean Iker Allur eta Montxito trikitilariek eskainiko dute erromeria Aristerrazun.

Aste honetarako bi saio antolatu ditu Andatzako Erromeria Elkarteak. Asteazkena Langileen Eguna denez jai eguna izango da, eta Takitto taldea igoko da Aristerrazuko oholtza gainera.

Bestalde, igandean, maiatzaren 5ean, Iker Allur eta Montxito trikitilariek eskainiko dute emanaldia.

Bi saioak ohiko ordutegian izango dira, 18:30etik 21:30era.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide