Itxi dituzte Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetako hauteslekuak, eta dagoeneko hasi da boto zenbaketa. Aian, 1.546 pertsona zeuden gaur botoa ematera deituta, eta % 65.42koa izan da parte-hartzea. Nabarmen igo da gaurkoan botoa eman dutenen kopuruan, parte-hartzeari buruzko emaitza ofizialen arabera, 2016an, % 54,34koa izan zen parte-hartzea.
Aian, boto gehien lortu dituen alderdia EAJ/PNV izanda, 472 botorekin. EH Bildu, berriz, bigarren indarra izan da, 317 boto lortuta. Podemosek 127 boto lortu ditu, eta PSE-EEk 44; PPk 8; PACMAk 9; Ciudadanosek 7; VOXek 7; EBk 3; PUM+J-k 1 eta RECORTES CERO-GV-k 1. Ez da egon baliogabeko botorik eta zurian bat izan da.
2016ko hauteskundeetan, EAJ izan zen talderik bozkatuena, 347 botorekin. EH Bilduk, berriz, 216 boto jaso zituen; Podemosek, 206; PSE-EEk 20; eta PPk, 14; PACMAk 9 eta Ciudadanosek 7.