Ibarrola Goikoa baserrian dagoen Aiako Testaje Zentroan egiten den seigarren enkantea izan da gaurkoa Arduradunek azaldu dutenez, duela urte eta erdi eraiki zuten enkanteak egiteko eraikin berria Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru-laguntzari esker, eta ordutik Ibarrola Goikoa baserrian bertan egiten dituzte enkanteak. "Orain arte beste enkante batzuetara eramaten genituen hemen hazitako abereak".
Euskal Herri osotik eta Espainiatik etorritako ganaduzaleak bildu dira enkantean.