21. Korrika

Irudietan: Aian euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute Korrika Txikian

Karkara 2019ko api. 12a, 12:11

21. Korrika Aiako herrigunetik pasako ez bada ere, Korrika Txikia egin dute gaur goizean Lardizabal Eskolako ikasleak. Aiako kaskoa zeharkatu dute haur eta gaztetxoek korrika, eta herriko plazan bukatu dute Korrika Txikia. Bertan, bi ikaslek adierazpena irakurri dute, eta Aian euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide