Larunbatean emango diote hasiera Aiako Musika Zikloari

Karkara

Hugo Silveira musikariaren emanaldia izango da larunbatean, Aiako probalekuan. Bestalde, Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du maiatzaren 18an.

Larunbat honetan, apirilak 13, hasiera emango diote Aiako Musika Zikloari. Hugo Silveira musikari eta konposatzaileak kontzertua eskainiko du egun horretan, Aiako probalekuan, 19:00etan hasita.

Maiatzean jarraituko du Musika Zikloak. Hain zuzen, Mikel Urdangarinen emanaldia izango da maiatzaren 18an, larunbata. Aiako probalekuan taularatuko da musikaria, 22:00etatik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide