Olarte, Larrañaga eta Lutxurdiok erromeria eskainiko dute igandean

Karkara 2019ko api. 9a, 11:30

Igandean 18:30ean hasiko da Aristerrazuko erromeria.

Igandean saioa Olarte, Larrañaga eta Lutxurdiok  eskainiko dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Andatza Erromeria Elkarteak antolatu du saioa, eta esku-soinu txikiaren eta panderoaren doinuak atsegin dituzten herritarrak hitzordura gonbidatu dituzte. 18:30ean hasiko da Aristerrazuko erromeria.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide