Lizarraldek eta Arzallusek erromeria eskainiko dute igandean

Karkara 2019ko api. 2a, 15:34

Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plaza jendez beteta. (Ibon Errazu)

Igandean 18:30ean hasiko da Aristerrazuko erromeria.

Igandean Saioa Lizarraldek eta Maddalen Arzallusek erromeria eskainiko dute Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Andatza Erromeria Elkarteak antolatu du saioa, eta esku-soinu txikiaren eta panderoaren doinuak atsegin dituzten herritarrak hitzordura gonbidatu dituzte. 18:30ean hasiko da Aristerrazuko erromeria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide