Izer eta Alabier trikitilariek emanaldia eskainiko dute arratsaldean, Aristerrazun

Karkara

Aiako Andatza Auzoan egingo da gaurko erromeria, 18:30etik aurrera. Izer eta Alabier bikoteak dantzan ipiniko ditu bertaratzen diren aiar zein bisitariak. Trikiti emanaldia 21:30ean amaituko da.

 
 

Jai egun honetako ikuskisunaz gain, Andatzako Erromeri Elkarteak jakitera eman du datorren igandean, martxoak 24, Laja II eta Narbaiza igoko direla Aristerrazuko oholtza gainera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide