Lau pertsona atxilotu dituzte Aian droga trafikoa egotzita

Karkara 2019ko mar. 9a, 16:28

Polizia nazionalak 448 kalamu landare topatu ditu Aiako industria-nabe batean. Atxilotuak kanabis kontsumoko elkarte bateko arduradunak dira.

Polizia Nazionalak lau pertsona atxilotu  zituen atzo Aian, kalamua trafikatzea egotzita. Atxilotuak kanabis elkarte bateko arduradunak dira, eta ikertzaileen arabera, kalamu landareak hazten zituzten ondoren saltzeko.

Industria-nabea ikertu ondoren, Polizia Nazionalak 448 kalamu landare aurkitu ditu bertan eta 4.867 gramo marihuana-buru lehortuta, kontsumitzeko prest. Horrez gain, poliziaren operazioan 53 gramo haxix, prentsa elektiko bat, eskudirua eta kalamuaren salmenten inguruko oharrak aurkitu zituzten. Hainbat hedabideren arabera, aurretiazko susmoak zirela eta, ikerketa zabalik zegoen 2018az geroztik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide