Aiako EH Bilduk gaur iluntzean aurkeztu du Herriko Plazan, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko duten alkategaia. Ekitaldian jakinarazi dute Iñaki Telleria Astigarraga (Azkoitia, 1954) izango dela koalizioaren alkategaia Aian.
Alkategaiak adierazi du, erronka berriari pozez, ilusioz eta erantzukizunez heldu diola, eta prest dagoela Aia hobe baten alde lan egiteko.
Ez nago bakarrik; bada galdurik dagoen termino bat, 'danda lana', edo auzo lana. Denon artean atzean daukagun etxe hau - udaletxea-, zabaldu, gardentasuna eman eta bertako gertakizunak herritarrei gerturatu nahi dizkiegu. Bertako ateak denei ireki., Aia denon arten altzako dugu; partaidetza oinarri izango duen talde lan honetan, herritarren kritikak, iradokizunak, ekarpenak jasoko ditugu. Ez geratu isilik, adierazi beharrekoa guri azaldu. Ateak zabalik ditugu, berretsi du alkategaiak aurkezpen ekitaldian.
Aian bizi den azkoitiarrab
Iñaki Telleria Astigarragak 62 urte ditu. Azkoitian jaio zen, eta azken 30 urtetan suhiltzailea izan bada ere, gaur egun erretiroa hartuta dago.
Aurretik, itsasoan, meategian eta kamioilari gisa lan egin du; beti aritu izan da sindikalismoan lanean. Orain dela hiru urte joan zen Aiara bizitzera. Bere burua indartsu eta gogotsu ikusten du, Aiari eta aiarrei, laguntza eman, iritziak elkarbanatu eta elkarrekin lan egiteko.