Aiako XIV. Argazki Lehiaketaren inguruko informazioa zabaldu du Aiako Udalak, eta jakinarazi du aurtengo edizioan urtaroak hartuko dituztela gaitzat, beti ere herriarekin erlazionatuta.
Parte-hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake, koloretan edo txuri-beltzean, eta argazkiek 2018an edo 2019an ateratakoak izan beharko dute. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 27a izango da.
Sariak
Bi kategoriatan banatuta egongo da argazki lehiaketa. Bata Aian erroldatutakoei zuzendua, eta bestea gainontzekoen lanak bilduko dituena. Bi kasuetan, lehen sarituak 180 euro jasoko ditu, bigarrenak 150 euro eta 3. sarituak 100 euro.
Epaimahaiak onartutako argazki guztiekin erakusketa jarriko dute Aiako Kultur Etxean, eta herritarrek erabakiko dute irabazleak zein diren, eta zein argazkirekin osatuko den 2020ko egutegia.
Irakurri hemen argazki lehiaketari buruzko informazio zehaztua